XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EEBB

Beste preso bat exekutatu dute

BESTE preso bat hil zuten atzo goizaldean Delaware Estatuko Smyrnako espetxean.

Horrekin bi dira jadanik azken bost egunotan EEBBetan egin dituzten exekuzioak.

Hildakoa 41 urteko William Flamer zen eta 1979an Harringtoen hirian bere izeba eta haren senarra hiltzeagatik zigortu zuten.

Hildakoek 150 labankada eta aizkorakada baino gehiago zituzten.

Hil baino lehenago barkamena eskatu zion bere emazte ohiari.

Pasa den ostegunean Delawareko agintariek Billy Bailey presoa hurkatu zuten.